XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AKER: Askotan saiatu dira, baina ezin. Alferrikako magia.

Eta niri gehien gustatuko litzaidakeena adar zuzen-zuzenak edukitzea da, eta ez adar oker eta bihurri hauek.

DABID: Hori besterik ez baduzu nahi... nik neuk egin dezaket.

TANIA: (Harrituta) Baina, Dabid, nola egingo duzu hori?

Motxilatik kapela bikingoa ateratzen du.

Eskerrak motxilan sartu zuen, pirata-partxe beltzarekin batera.

Segidan, erabat kontzentratuta eta misterio osoz, pase eta formula magikoak egiten ditu.

Tania guztiz harrituta dago bere anaiarekin.

Noiztik sorginkeriatan ikasia? Agian korrespondentziaz edo Interneten bidez. Auskalo!

DABID: Zapristi Malistri superkalifrajilisti nire oraingo trukoa ez dago batere gaizki.

Kapela bikingoa Akerren buru gainean ezartzen du.

SORGINAK: Ooo!

AKER: (Adar berriak ukituz) Aaaaa!